Idazkuntza tailerra on-line PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Maiatzaren 14tik ekainaren 22ra Topaguneak antolatuta, idazkuntza tailerra izango da. Ikastaroa erabat on-line izango da. Matrikula egiteko azken eguna maiatzaren 8a izango da. EDUKIAK: Ikastaro... Maiatzaren 14tik ekainaren 22ra Topaguneak antolatuta, idazkuntza tailerra izango da. Ikastaroa erabat on-line izango da. Matrikula egiteko azken eguna maiatzaren 8a izango da. EDUKIAK: Ikastaroaren abiapuntua ikasle bakoitzaren idazkera izango da. Haren inguruko lana izango da ikastaroaren zutabeetako bat. Beste zutabeetako bat gaitegian zehaztu bezala, idazkeraren ezinbesteko ezaugarrien inguruko hausnarketa izango da. Hirugarrenik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu testu era nagusi eta egokien ereduen azterketa eta haien inguruko hausnarketa. Azkenik, are gehiago ikastaroaren iraupena kontuan hartuta, garrantzi handia edukiko du, ikastaroa amaitutakoan testu horiek modu egokiagoan garatzen lagunduko dioten estrategiak eta baliabideak luzatzea ikasleari. 1. astea. Idazketa prozesua. 2. astea Posta elektronikoak eta faxak. 3. astea Gutunak. 4. astea Programak eta argibideak. 5. astea Bilera deiak, eta txostenak. 5. astea Ziurtagiriak eta ebaluazioa. Testu era bakoitzaren lanketetan azpimarratuko genituzke bestelako edukiak: gramatika, estiloa, diseinua... eta auto zuzenketa estrategiak garatuko genituzke. Horretarako bi harreman sare osatuko ditugu; ikasle eta tutorearen artekoa (pertsonala) eta ikasleen artekoa (kontrastea eta hausnarketa). Nahiz eta, lanketa guztiak pertsonalak izan, hauek hausnarketa kolektiboak eragingo dituzte. Ebaluazioa Jasotako edukien inguruko hausnarketa eta balorazioa. Modu pertsonalean tutorearekin zein modu kolektiboan. Horretaz gain, nolabaiteko “esku liburu” praktikoa osatuko dugu bakoitzak bere idatzietan erabili ditzaken estrategia eta baliabideekin. LAN EGITEKO MODUA Erabat on-line. Posta elektronikoa eta Moodle programaren mezularia izango dira ikasle eta tutorearen arteko harremanaren tresna nagusiak. Ikastaroaren foroak eta wikiak ikasleen arteko harremanen lekuko. Asteroko lanen programazioa jasoko du ikasleak hitzartutako datetan eta astero jasoko du beharrezkoak dituen feedback guztiak. Astean gutxi gora beherako 5 orduko lan erritmoa eskatuko diogu ikasleari. Programaren erabilera oso sinplea bada ere, ikastaroa hastearekin batera beharrezko azalpenak jasoko lituzke ikasleak. Horretaz gain, ikus entzuneko tutorial bat ere edukiko luke eskura eta baita ikastaro hasieratik zabalik izango den zalantzak plazaratzeko gunea.
 

Iruzkin bat idatzi


Seguritate kodeak
Freskatu

 
Euskara Elkarteen Federazioa
Kontaktua | Mapa Web | Pribatutasun oharra