Hedabideak

aldizkariak

HELBURUAK

Gauza jakina da gizarte mediatikoan bizi garela, hedabideek une oro irudikatu eta birsortzen duten gizartean. Hortaz, hedabideetan presentziarik ez daukan hizkuntza bazter-hizkuntza izatera kondenaturik dago. Horretaz jabeturik eta, batetik, euskararentzat esparruak irabazteko eta, bestetik, nola hizkuntza bera hala hiztunak eten barik berrelikatzeko, TOPAGUNEAk bere Hedabide Saila dauka.

ESTRATEGIA

Honako hau dugu TOPAGUNEAren eginkizuna hedabideen arloan: herri nahiz eskualdeetako euskarazko hedabideak indartzea eta ugaltzea; hau da, oraingoz hedabideetako enpresa handiek guztiz irentsi ez duten informazio-eremua euskararentzat hartzea, ahal den euskarri guztietan, modu horretan hurbileko informazioaren bidez ahalik eta euskaldun gehienengana iristeko. Egiteko hori, batez ere, TOPAGUNEAren barruko elkarteekin bideratzekoa da, beste erakunde batzuekiko elkarlana ere garrantzitsua bada ere.

DIMENTSIOA

Uneotan bost irratik, telebista bik eta 34 aldizkarik osatzen dute sail hau. Azken hori da, beraz, arlorik indartsuena, egunkari bat, hamaika astekari, hamar hamaboskari, hamaika hilabetekari, bi hilero kaleratzen den beste aldizkari bat eta hiru hilean behin argitaratzen den azken aldizkari bat biltzen baitira bertan. Guztira, aipatutako 34 kazetok 160.000 aleko botaldi globala daukate. Edozelan ere, TOPAGUNEAk euren baitan ahalik eta arlorik gehien biltzen dituzten egitasmoak, proiektu multimediak bultzatu gura ditu, etorkizun-joera nagusia horixe delako.

‚Äč