Gazteak

Ezinbestekoa da umetan ikasi eta erabilitako euskarari gaztetan eustea. Bizitzaren une horretan osatzen da, neurri batean, edonoren bizitzako amaraun zati garrantzizko bat: bakarrik ikasten da beregain izaten, urteetan iraungo duten lagun taldeak egiten, bizi modu mota bat aukeratzen edo begiz jotzen¡K

Ondorioz, gazteak euskaldun izango badira eta heldu ahala euskararen igorle, nahitaezkoa da armiarma sarea euskaraz edo euskaraz ere egitea. Arreta bereziz programatzen ditu TOPAGUNEAk Euskara Elkarteetan gazteen arloak dituzten egitarauak aberasteko topaketa, lehiaketak, kultur eskaintza eta prestakuntza saioak, besteak beste.

HELBURUA

  • TOPAGUNEko bazkide diren Euskara Elkarteetan gazte arloa sustatzea.
  • TOPAGUNEko bazkide diren elkarteetako gazte arloari zuzenduriko zerbitzu eskaintza.

EGITURA

TOPAGUNEko Gazte Sailak ez du zuzenean gazteekin lanik egiten, Federazioko elkarteetako Gazte Sailei zuzentzen dio bere jarduera.

Gazte Sailak elkarteen gazte jarduera sustatzeko eta arlo honi zuzenduriko zerbitzuak antolatu eta bideratzeko teknikaria eta batzordea du. Horrela, Federazioak markatutako ildo eta helburu orokorretatik abiatuta, gazte batzordeak, zuzendaritza batzordearen babesean eta teknikariaren laguntzaz, urteko kudeaketa plana landu eta garatuko du.

DIMENTSIOA

Gazte Sailaren dinamikaren adierazgarria izan daitezke ondoko datuak:

  • TOPAGUNEko bazkideak antolatzen dituzten jardueretan hainbat herrialde eta herritako 1.700 gazte biltzen da.
  • Nagusiki, 15 eta 30 urte bitarteko gaztetxo, gazte eta gazte helduei zuzenduriko egitasmoak lantzen dira. Adinaren muga beti malgutasunez finkatzen da.
  • Sailaren erronka nagusiek gazte helduek guraso izatean transmisioa bermatzea eta gazte nerabeen eskaerari erantzuteko zerbitzuak antolatzean dautza.