Entitateak euskaldundu

Euskara euskaldunok erabiltzen dugu, pertsonok. Lagunartea edo familiaz gain, lan mundua edota erakundeak izaten dira harremanak garatzeko bide. Ordu dezente ematen ditugu bertan eta egunerokotasunean gero eta leku gehiago hartzen ari zaigu. Horretaz jakitun zenbait elkartek esparru hau ere jorratzea erabaki zuten, TOPAGUNEAk ere. Izan ere, horretan eragile askok parte hartzen duenez, sinergiak baliatzea derrigorrezkotzat jo beharrean gaude, beraz.

Horrek lan handia eskatzen digu aurretik (teorizazioa, informazio batuketa) eta, egia esanda, etengabe landu egin behar da: horretan gaude.

Bestalde, egitasmo oro gorpuzteko metodologia bat behar da, zereginak, epeak eta balorazio irizpideak zehaztuko dizkiguna. Horren harira, “Hitzarmengintza: Entitateak euskalduntzeko metodologia” esku-liburua argitaratu genuen 2004an. Horri zukua ateratzea eta dauden proiektuen arteko koordinazioa eta sinergiak aprobetxatzea izango da betekizun nagusia datozen hilabeteotan.‚Äč