|
|
Irakurri, Gozatu eta Oparitu berriro ere martxan |
|
|
|
• Helburu nagusia irakurzaletasuna sustatzea du egitasmoak• Herrietako Euskara Elkarteen eta udal liburutegien elkarlana sustatuko du• Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da
BILBO, 2008/04/22.- Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu du Bilbon. Egitasmoa, irakurketa sustatzeko asmoz sortu dena, Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.
Iazko esperientzian eta balorazioetan oinarrituta, aldaketa batzuk izan dira egitasmoaren funtzionamenduan, prozedura errazte aldera. Ikus dezagun zeintzuk diren parte hartzeko egin beharrekoak:
1. IrakurriKanpainaren beraren izenak dioenez, irakurtzea da lehenengo pausua; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea da lehenengo urratsa. Kanpaina dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez. Horretarako, 25.000 markatzaile egin ditu antolakuntzak.
Zein liburu aukeratu ez dakitenentzat, adinaren arabera sailkatutako ehun liburu gomendatzen dituen zerrenda bat egongo da eskuragarri. Zerrenda hori iazkoan oinarrituta egin dugu, sei liburutegitako arduradunek proposatutako aldaketak eta eguneraketak eginez. Oraingoan ere, ehun liburuetatik 90 berberak izango dira leku guztietan, eta beste hamarrak aldatu egingo dira herri batetik bestera, tokian tokiko interesen arabera.
2. Gozatu Liburua irakurritakoan, liburutegiari bueltatu, noski, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3. Oparitu Azken pausua, iaz bezalaxe, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari… edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, %25eko deskontua izango dugu liburudendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, (%50ekoa Euskara Elkarteko kidea izanez gero).
Egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratu nahi izan dugu: euskararen erabilera gozagarria sustatu nahi du Topaguneak, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.
Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak ekimen honen bidez: • Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea • Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.
Iaz bezala, egitasmoak bere webgune propioa dauka aurten ere. Bertan, liburu bakoitzaren inguruko iruzkin txiki bat aurkituko du irakurleak, eta gainera, beste webguneetan argitaratutako biografiak, bibliografiak, kritikak eta abar ikusteko loturak. Horrela, irakurleek aukera izango dute aukeratutako liburuen inguruko iritzi trukea egiteko.
Hasiera, Liburuaren Egunean‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Katalanek Diada de Sant Jordi delakoa ospatzen dute egun horretan, elkarri arrosak eta liburuak oparituz. Amaiera, berriz, uztailaren 26an izango du: izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.
Esan bezala, 17 Euskara Elkartek hartuko dute parte aurtengo edizioan:
• Bizkaian: Bai Esan (Santurtzi), Berbots (Erandio), Asapala (Mahatserria), Ganoraz (Igorre), Berbaro (Durango), Euskal Birusa (Ermua), Euskarabila (Basauri), Gurien Bai (Iurreta), Uhagon (Markina), Eixu (Zaldibar) • Gipuzkoan: Maxixatzen (Azkoitia), Jardun (Bergara), Zuhatza (Deba) • Nafarroan: Aizpea (Irurtzun), Bierrik (Etxarri Aranatz), Karrikaluze (Atarrabia), Kima (Altsasu)
|
|
|
Film Laburren Zirkuitua ETBn |
|
|
|
|
Lehengo ostiralean, apirilak 18, Film Laburren V. Zirkuituari buruzko pieza emititu zuen ETBko POSTDATA saioak. Hemen behean eskegi dugu nahi duenak ikus dezan:
|
|
Goierriko Kultur Zirkuitua aurkeztu da |
|
|
|
|
Topaguneak eta Goierriko lau elkartek elkarlanean antolatuta, Goierriko lau herritan burutuko den kultur zirkuitua aurkeztu da Ordizian egindako prentsaurrekoan. Apirilaren 3a eta 22a bitartean burutuko dira kultur emanaldiok eta ondoko ezaugarrietan laburtu dituzte sustatzaileek zirkuituaren ezaugarriak: - Formatu txiki eta kalitate handiko kultur ikuskizunak izango dira.
- Kultur arlo anitzeko emanaldiak eskainiko dira. Musika, diaporamak eta antzerkia gozatu ahal izango dira zirkuituan, euskarazko kultur eskaintzaren aniztasunaren erakusgarri.
- Eskualdean euskararen erabilera bultzatzen ari diren elkarteen artean elkarlanean sortutako zirkuitua izango da.
Ordiziako Hitzaro euskara elkartea, Goierriko Euskal Eskola kultur elkartea, Itsasondoko Arbelaitz elkartea eta Beasaingo Arrano elkartea dira zirkuituaren antolatzaileak eta Kultur Errota zirkuituaren barruan kokatzen den ekimena da. Ondokoak izango dira zirkuitua osatuko duten emanaldiak: - Apirilaren 3an, osteguna, gaueko 21:00etan, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian. Bihotz Bakartien Klubaren Katamalo kontzertua.
- Apirilaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Udaletxeko Batzar Areto Nagusian, Amets Arzalluz eta Txomin Txuekaren Illimani, Boliviako izpiak eta hizkiak HITZALDI-DIAPORAMA.
- Apirilaren 18an, ostirala, gaueko 21:30ean, Itsasondoko Eskolako aterpe berrian, Bikoteatro taldearen Euskara Senzilloaren Manifestoa
- Apirilaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Barrena Kultur Etxean, Joxe Ramon Agirre “Marronâ€en Zelanda Berria, naturaren hitza DIAPORAMA.
|
|
|
38 herritara helduko da aurten film laburren zirkuitua |
|
|
|
|
Apirilaren 3tik maiatzaren 15era bitartean Usurbiletik Izurara 38 herri pasako ditu aurten Topaguneak eta euskara elkarteek antolatutako Film Laburren V. Zirkuituak. Guztira 10 lan ikusiz gozatu ahal izango dute emanaldietara hurbiltzen diren ikus-entzuleek. Lan horietatik erdiak egile berrienak dira aurten. Bosgarren urtez antolatutako ekimenaren harrera urtetik urtera hobea da eta horren erakusgarri da urtero emanaldi kopurua hazten joan izana. Film laburren ekoizpena ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du zirkuituak urtero eta aurtengoan ere horren erakusgarri izango da egitasmoa. Aurten gainera, egile eta formatu berrien aldeko apustu berezia egin dela aipatu beharra dago. Zirkuituan beteranoak diren Koldo Almandoz eta Iñigo Kintanaren lanekin batera, bidea egiten hasiak diren Gentzane Agirre, Mikel Alvarez eta Asier Mendozaren sorkuntzak ere ikusi ahal izango dira. Gainera, bideo-sorkuntzan esperimentazio lan interesgarria egiten duen Logela multimedia taldearen lan bat ere ikusi ahal izango da, 2007ko Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran lan onenaren saria jaso zuen Ardauaren Negarra lana, hain zuzen ere. Azkenik, etorkizunean etor daitekeenaren erakusgarri, Topaguneak antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyaren hiru edizioetan saritutako lan batzuk ere ikusi ahal izango dira.
 Â
|
|
Film laburren zirkuitua apirila eta maiatzean egingo da |
|
|
|
|
Aurten ere, bosgarrenez, Topaguneak eta euskara elkarteek antolatuta film laburren zirkuitua martxan egongo da apirilaren 3a eta maiatzaren 16a bitartean. Aurreko lau edizioetan egin den moduan, euskaraz sortutako filmak ikusteko aukera izango da emanaldietara hurbilduta. Bosgarren edizio honetan hamar film aurkeztuko dira emanaldietan eta aurreko urteekin alderatuta zenbait berezitasun egongo dira. Hamar filmetako hiru, Topaguneak, urtero antolatzen duen Ikus-entzunezkoen Rallyan sortu eta saritutakoak dira, azken hiru urteetako bana. Aurrekoekin batera, 2007ko Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerak emandako Sormenezko Profesionalaren Saria eta Sari Orokorra irabazi dituen lana ikusi ahal izango da baita ere.
Martxoan aurkeztuko da aurtengo zirkuitua eta emanaldien egutegia. Argazkia: Iñigo Kintanaren "Itzalak" filmeko irudia.
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 4 Zenbatetik 8 |