|
Larunbatean hasiko da Udagoieneko Osteraren 9. edizioa |
|
|
|
|
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa jarriko du martxan datorren larunbatean Sondikan.
Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da. Udagoieneko Osteraren bederatzigarren edizio honek Bizkaiko zortzi herri bisitatuko ditu: Sondika, Muskiz, Bilbo, Durango, Balmaseda, Basauri, Bermeo eta Leioa. Oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimenak erakutsi nahi du guztietan ere egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria.
Azken finean, aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi du Udagoieneko Osterak, eta hori lortzeko, derrigorra da kalitateko eskaintza erakargarria egitea. “Horrekin batera, eskaintzaren izaera askotarikoa ere bereziki zaindu dugu programazioa osatzeko orduan, eta hori dela eta, gustu eta kultur adierazpide ezberdinak hartu ditugu kontuanâ€. Halaxe azaldu du Topagunearen Kultugintza saileko teknikariak, Manuel Morenok.
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendariak, Miren Dobaranek, Osteraren programazioaren izaera askotarikoa azpimarratu du. “Euskaraz ere baditugu gustu guztiak asetzeko moduko ikuskizunak, denak ere kalitate handikoak, eta Udagoieneko Osterak argi uzten du horiâ€.
Artistentzat ere haien lanak erakusteko primerako aukera da Udagoieneko Ostera. Guztira, hamaika musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago: Xabi eta Fredi Paya, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariak Patxi Gallego marrazkilariarekin batera; Iban Garate, Aitziber Garmendia, Ana Elordi, Ane Zabala, Galder Perez, Jon Plazaola, Asier Hormaza, Ainhoa Aierbe eta Aitor Gabilondo aktoreak, Ama Say, Piztiak, Oreka TX eta Su ta Gar, Petti, Zura, Mikel Markez eta Seiren musika taldeak…  Udagoieneko Osteraren programazioa datorren larunbatean, azaroak 1, hasiko da, Sondikan, eta abenduaren 5ean bukatuko da Leioan. Honako hauek izango dira emanaldiak:
 |  Ikuskizuna |  Lekua |  Data | Bertsotramarraksiya
| SONDIKAko Kultur EtxeanÂ
| Â Azaroaren 1ean, 20:00etan
| Komeriaren Kluba
| MUSKIZko Meatzari Aretoan
| Â Azaroaren 7an, 20:00etan
| Kontzertua: Ama Say + Piztiak
| BILBOko Kafe Antzokian
| Â Azaroaren 13an, 21:30ean
| Kontzertua: Petti + Zura
| DURANGOko Plateruena Kafe Antzokian
| Â Azaroaren 14an, 22:00etan
| Kontzertua: Mikel Markez + Seiren
| BALMASEDAko Klaret Antzokian
| Â Azaroaren 21ean, 21:00etan
| Kontzertua: Oreka TX
| BASAURIko Social Antzokian | Â Azaroaren 28an, 20:30ean
| Kontzertua: Su Ta Gar
| BERMEOko Kafe Antzokian
| Â Azaroaren 29an, 22:00etan
| Antzerkia: Hor al zaude?
| LEIOAko Kultur Leioako Audotirumean | Â Abenduaren 5ean, 20:00etan
|
|
|
Eskualdeko kultur zirkuitua Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean |
|
|
|
|
    Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu Euskara Elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera, formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako.
   Kultur Errotaren asmo nagusietako bat kultur eskaintza herrietara hurbiltzea da. Horretarako, ohiko eskaintzaz gain, eskualde zirkuituak ere antolatzen dira. Horrela, hurbil dauden euskara elkarteen kultur programazioa koordinatuz, eskaintza bateratua lortzen da, emanaldiak elkarren aberasgarri izan daitezen.     Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko zirkuituari dagokionez, bost emanaldik osatuko dute, era guztietako publiko eta gustuak asetzeko modukoak. Lakrikun, BIkoteatroa eta Ander Lipusen antzerki taldeak, Zu Kantari eta Koldo Amestoy ipuin kontalaria izango dira protagonista urriaren 17an hasi eta azaroaren 10ean amaituko den zirkuituan. Egutegi zehatza, ondoko taulan ikus daiteke.Â
 | Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko kultur zirkuitua | | ELKARTEA | KULTURGILEA | IKUSKIZUNA | EGUNA | ORDUA | TOKIA | | Harribola | Lakrikun A. T | Greban gaude | Urriak 17 | 19:30 | Portugaleteko Azokan | | Bai Esan | Bikoteatroa | Euskera sencilloaren manifiestoa | Urriak 22 | 20:00 | Santurtziko Kresala aretoan | | Berbots | Zu Kantari | Kantu afaria | Urriak 31 | 22:00 | ‘ La Estrella’ jatetxean  | | Bizarra Lepoan  | Koldo Amestoy | Biderdi | Azaroak 6  | 18:00 | Geroa ikastolan |  Â
|
|
|
Kultur Errotaren eskaintza berritua |
|
|
|
Formatu txikiko kultur emanaldien zirkuitua den Kultur Errotak bere eskaintza berritu du. Urtero modura, bi eskarialdi zabaltzen zaizkie Topaguneko bazkide diren euskara elkarteei, hurrengo hilabeteetarako emanaldiak eskatzeko.
Ekainaren 3tik aurrera, eskaintza zabalik dago berriro. Euskara elkarteek ekainaren 24a baino lehen eskatu beharko dituzte iraila eta abendua bitartean egin nahi dituzten emanaldiak. Lau hilabeteotan 80 emanalditik gora programatzea aurreikusten da.
Eskaintza berritua aurkeztu du Kultur Errotak oraingoan. Urtero-urtero kultur ikuskizun berriak sartzen dira Topagunetik zabaltzen den eskaintzan eta oraingoan hauek dira berrikuntzak:
- Musika
- Igor Calzada
- Urko Menaia
- Zeren Zai
- Helduentzako antzerkia
- Ander Lipus & Caravana: Hala mintzatu zan Zappatrusta
- Kili-Kolo Antzerki Taldea: Klowntuz! Mendia!
- Le Petit Theatre de Pain: Aulki hutsa
- Le Petit Theatre de Pain: Juglarea, puta eta eroa
- Zirika Zirkus: Nik egin beharko
- Haurrentzako antzerkia
- Antzezkizuna taldea: Ipuin lapurra
- Eidabe: Ametsen museoa
- TTR Teatro: Salam
- Magia eta zirkoa
- Panpin Panpox: Sol-La-Si-La-Tzen
- Kiki eta Koko: Ni Natura naiz
- Tor Magoa
- Upo, Topotin eta Bartolina pailazoak
- Ipuin kontalariak
- Literatura emanaldiak
- L. Bilbao, M.A. Meabe, Y. Arrieta, E. Gabiola eta U. Laka: Esanen aduanan
- M. Agirre: Zer gaineko Berlin
- Bidaia diaporamak
- Alberto Iñurrategi: Begiz Begi
- Bizibidaia: Euskal Herriko itzulia
- Felipe Uriarte: Shesheren herrian
- Bestelakoak
Eskaintza osoa ikusteko aukera dago Kultur Errotaren atalean
|
|
Kultur Errotaren 1500. emanaldiaren argazkiak |
|
|
|
|
Eibarren maiatzaren 29an egindako emanaldiaren argazkiak dituzue ikusgai ondoko argazki albumean: Mila esker 1500. emanaldia posible egin duten guztiei: Ander Lipus, Kokein, Gilkitxaro, Asier Serrano, Lete, Portalea, Eta Kitto elkartea eta bertara hurbildutako zein hurbildu ezin izan zuten guztioi. Eta beste 1500 esker hamar urteoko gainontzeko 1499 emanaldietan parte hartu duzuenoi ere. Errotak biraka darrai. biraka dabilen harria, sorkuntzan ari den herria
|
|