TOKIKOM martxa onean

Eratzeaz erabakitzeko batzarraUrtarrilean abiatu genuen TOKIKOM tokiko hedabideen bateraguneari izaera juridiko propioa, eta 6 hilabete lehenago nabarmenak dira aurrerapausuak. Sendo ekin diogu bideari, eta, labur-labur, hauxe da oraingo egoera:

  • Enpresa eratu da 20 bazkiderekin eta dagoeneko lanean ari dira Inazio Arregi zuzendaria eta Izaskun Bolinaga komertziala. Horri gehitu behar zaio Topagunearen ekarpena (Mikel Irizar eta Joxe Rojasen dedikazioak, administrazioa…)
  • Tolosaldean gidatzen ari gara bertako lau hedabideen bateratzea (Galtzaundi, Hitza, 28. kanala eta Txolarre irratia) eskualdeko udalen eta garapen agentziaren laguntzarekin, eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin.
  • Gipuzkoako Foru Aldundian laguntza eskaera aurkeztu dugu plataforma digital bateratuaren egitasmoa Tolosaldean bertan probatzen has gaitezen. Horixe bera litzateke gero toki hedabideak saretzeko tresna nagusia
  • Tolosaldeko esperientziak balioko du tokian tokiko ezaugarriekin beste eskualde batzuetan bateratzeak sustatzeko
  • Berriarekin lankidetza sendoa eraikitzen ari gara, euskal hedabideen sektorean ondo kokatuta gaude eta erakundeekin solaskidetza hurbila daukagu

Gauzak horrela, dagoeneko beste lau hedabidek (Hernaniko Kronika, 28. kanala, Goierri telebista eta Erlo telebista) egin dute bazkidetza eskaera formala eta Administrazio Kontseiluak onartu du. Beraz, aurreikusten dugu udazkenean TOKIKOMek kapital gehikuntza eta bazkide berrien sarrera gauzatuko dituela. Oraindik bazkide ez diren tokiko hedabideak guregana hurbiltzeko bigarren saiakera bat ere egin nahi dugu udazkenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*