Benito Ansola Sariak, proiektuak aurkezteko epea zabalik

Benito Ansola SariakBigarren urtez, Topaguneak Benito Ansola Sariak antolatu ditu, Lekeitiko Udalaren eta Zine Bileraren laguntzarekin. Lehiaketaren helburuak, euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematea dira. Horretarako, ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko 4.000 euroko bi sari banatuko dira.

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago honezkero, eta irailaren 28ra arte luzatuko da. Fikzioa, sorkuntza, animazioa nahiz dokumentalen arloetako proiektuak izan daitezke, eta deialdian Euskal Herri osoko gazteek hartu dezakete parte. Euskararen presentzia ezinbestekoa izango da.

I. edizioan, david zabalaren “Ohe azpiko zera” eta Joseba Uberuagaren “Izena duena” lanak izan ziren garaile, eta Lekeitioko Zine Bileran aurkeztu ziren, iazko abenduan. Bi ekoizle hauen lanen laburpenak bertan ikusi ditzakezue.

Informazio gehiago behar izanez gero, Benito Ansola Sarien webgunean aurkituko duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*