Euskarazko hedabide ez publikoen kanpaina

Otsailean abiatu zuten kanpainari segida emanez, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Donostian, otsailaren 15ean abiatu zuten alderdi eta instituzioekiko bilera errondaren balorazioa egin eta aurrera begirako pausuen berri emateko.

Prentsaurrea

Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) DOnostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

internetInazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) azaldu dira gaur hedabideen aurrera. Otsailaren 15etik hona alderdi politikoekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta EAEko hiru Foru Aldundiekin. Iparraldeko erakundeekin ere badira harremanak, baina horiek une hauetan garatzen ari dira. Hedabideen ordezkariek azaldu dutenez, harrera ona izan dute joan diren guztietan, eta hiru gai mahaigaineratu dituzte: sektorearen egoera erakunde publikoekin elkarlanean aztertzeko beharra, diru-laguntzak %25 handitzeko eskaria eta publizitate instituzionalaren %25 ere euskarazko hedabide ez publikoetara bideratzeko beharra.

Lehen puntuari dagokionez, EAEko erakunde publikoak behintzat prest azaldu dira sekotrearekin batera bildu eta egoera aztertzeko, eta Jaurlaritzak HAKOBA koordinazio batzordearen saio monografikoa irailean deitzeko konpromisoa hartu duela esan dute hedabideen ordezkariek. Diru-laguntzak handitzearen inguruan, berriz, “kezka” adierazi dute, erakunde guztietan horretarako zailtasunak iragarri baitituzte.

Publizitateari dagokionez, hedabideek galdera parlamentarioak egiteko eskatu diete alderdiei, eta halaxe egin dute Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta hiru aldundietako Batzar Nagusietan. Erantzunak Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak soilik eman dute momentuz. Nafarroako datuetan argi geratzen da euskarazko hedabideetara bideratzen den publizitate instituzionala hutsaren hurrengoa dela, eta Eusko Legebiltzarrari dagokionez, berriz, datuak eman diren moduagatik “ez dago jakiterik zenbat bideratu den erdarazkoetara eta zenbat euskarazkoetara”

Sektorearen egoerarekiko kezka zabaltzeko asmoz, euskarazko hedabide ez publikoek komunikazio kanpaina ere aurkeztu dute gaurkoan. Kanpainaren barruan, formatu ezberdineko iragarkiak sortu dituzte irrati, telebista, paper zein internet bidezko hedabideetarako.

 

Adierazpen osoa: icon Euskarazko Hedabideak, denon beharra (55.83 kB)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*