Kongresua: Azken eskualde batzarrak eta lurraldeka mintegiak

Azken asteotan hainbat euskara elkarteetako kideek XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresurako proposatu den oinarrizko ponentziaren aurkezpenean parte hartu dute, eskualdeka egindako hainbat batzarretan. Bertaratuek, Kongresuaren nondik norakoak eta ponentziaren edukiak izan dituzte hizpide. Datorren asteartean, abenduaren 20an, azken eskualde batzarra izango da Gasteizen.

Hurrengo bi hilabeteetan, euskara elkarteek beren gogoeta propioa egingo dute, Kongresuaren bilkura nagusia prestatzeko. Euskaldunon Elkarteetako bazkideei deia egin zaie elkarteen bueltan batu eta erronka berriak denon artean jartzeko. Bazkideen barne hausnarketa horiek konpartitzeko, urtarrilean zehar lurraldeka mintegi bana egingo da. Hauek dira mintegietan parte hartzeko kontuan hartu beharreko datak:

- BIZKAIKO MINTEGIA: Urtarrilaren 15ean, Bilbon

- GIPUZKOAKO MINTEGIA: Urtarrilaren 22an, Zarautzen

- NAFARROAKO MINTEGIA: Urtarrilaren 22an, Atarrabian

- ARABAKO MINTEGIA: Urtarrilaren 29an, Gasteizen

XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan parte hartzeko izen-ematea zabaldu berri dugu. Otsailaren 26an Bilbon egingo dugun bilkura nagusia, lehen fase honetako azken hitzordua izango da; Mugimenduaren baitan inoiz egindako bilkurarik jendetsuena eta gogoeta jaiarekin uztartzeko topaketa. Izen-ematea Kongresuaren web-gunearen bidez egin daiteke:

http://kongresua.topagunea.org/izen-ematea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*